martes, noviembre 25, 2014

Kaixo! Gaurkoan, domekan egindako irteeraren berri emango dizuegu!

Domekan Gernikara joan ginen Argizaiko partaide guztiak(tira guzti-guztiak ez, baina bakan batzuk sikieran bai) lehen “neguko irteera” izenaz ezagutzen genuenera. Aurten negukoa baino, udazkenekoa dela esango dugu. Baina benetan garrantzitsuena ez da hori, baizik eta adar guztiak batzeko abagunea izan genuela, gurasoak barne. Egunaren egitaraua, honakoa izan zen:

Galdakaon trena hartzea ohiko kaosagaz lagunduta: umeak oihuka, baimenak galduta, Barikak hegan… XD

Gernikara heltzea: niiii nooo niiii noooo niiii nooooooo…! - Tenemos un 3-14, pare bat begirale trakets zaurituak izan dira tren geltokitik ateratzean!

Bakearen Museoa
Museora heltzea(lehenik Euskal Herria Museora hurreratu ginen, eta eskaut on orok bezala, hori ez zela konprobatu ostean, Bakearen Museora joan ginen.)
Taldeak egin eta txandaka museoa bisitatu genuen. Tarte hori, otoitzaren atal batzuk prestatzeko era aprobetxatu genituen.

Museotik ateratzean, Oinarinak Azkarrekin batera "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna" dela eta, haizerrotak banatu zituzten komertzioetan, “Putz egin, indarkeria sexista aireak eroan dezan!” lelopean.
Jarraian elizara joan, eta Roberto geure kontsiliarioaren laguntzaz otoitza izan genuen bazkal aurretik. Gero tren geltokiaren ondoan kokatutako plaza batera hurbildu ginen eta han bazkaldu genuen. Postre orduan, “Postre Eskauten I. Nazioarteko Txapelketa” ospatu genuen, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Izan ere, maila harrigarria izan zuten parte hartzaile guztiek. Hain ziren gozoak prestatutako gozoak, ezen lekuko batzuen arabera, epaimahaiko kideek bapo-bapo dena dastatu ostean lo-kuluxka botatzen ikusi baitzituzten.
Bazkaldutako guztia erretzeko asmoz, gynkana erraldoia antolatu zuten begiraleek eta kriston barreak eta algarak entzun ziren jolasak iraun bitartean. Egunari amaiera emateko, Agur Eskauta egin eta trenerantz abiatu ginen.

- Honek 20€-ko biletea zeukan postrearen ondoan...


Hona hemen egun horretako beste argazki batzuk:

Adi adi museoa bisitatzen






Haizerrotak Gernikako izozkitegi batean
                                       




Concentración. Nivel: Supersayan legendario

Eutsi goiari!



Gynkanan nor bere izena zeinu hizkuntza adierazten ikasteko aukera ere izan genuen!


Informazio, argazki eta bideo gehiago honako esteka klikatuz: https://www.facebook.com/groups/gureargi/?fref=ts 



Ia noiz daukagun berriro batzeko eta horrelako egunpasa egiteko hurrengo aukera! 

1 comentario:

Ainhoa dijo...

Egun polita igaro ahal izan genuen guztion artean eta primerako izan zen!!

11 postre eta den denak ezin gozoagoak!! ;)