miércoles, diciembre 06, 2006

Abendua: Bakearen Alde

"12 hilabete, 12 arrazoi" kanpainari jarraituz, hilabete honetan, Argizaiko azkarrek "Bakea" landuko dute. Historian zehar bakearen alde burrukatu duten pertsonaien bizitzak berrikusiko ditugu. Bestalde, gaur egun gure inguruan eta munduan bakeari buruzko ahalik eta informazio gehien bilatzen saiatuko gara ere. Hilabetea, bake ezari konponbideak ateraz bukatuko dugu, edo ahaleginduko gara behintzat. Gurekin lokaleetan dauden panelak betetzera gonbidatzen zaituztegu. Mila esker!

Argizaiko konbibentziak



Pasaden asteburuan, Argizai Eskaut Taldeko konbibentziak izan genituen, talde osokoak. Ostiraletik igandera Barriako (Araba) aterpe handi batean 50 pertsona baino gehiago bildu ginen lan egiteko ez ezik, ondo pasatzeko asmoz ere, eta lortu genuen!
Larunbatean "bakearen alde" proposatu ziguten kanpaina bat landu genuen, geroago egindakoa taldeko besteei aurkeztuz. Eta gauza asko gehiago egin ostean, etxera ongi pasatutako sentimenduarekin bueltatu ginen. Ea laster berriro guztiok elkartzen garen, zorionak egindako lanagatik Argizai!

lunes, noviembre 20, 2006

Zorionak Rakel!!


Atzo, azaroaren 19an, Rakelek, gure kordinatzaile eta "Txaron Stone" partikularrak 25 urte bete zituen!! Oraindik zimurrengatik arazorik ez duzunez, zure eskaut taldetik, kide eta lagunak moduan, zorionak esaten dizugu!! badakigu gazte mantentzeko zure sekretua zein den! "Bezoya" ur mineral asko edatea, eh? je je.Ea urtebetetze mila gehiago ospatzen ditugun zurekin, eta urteekin daukazun alaitasuna, poza, "gatz eta piperra" galtzen ez duzun!!.Zorionak Txarini, eta patxo asko Argizaitik!

jueves, noviembre 16, 2006

Argazkiak ipini nahi?

Epa lagunok!
Hemendik aurrera, gure blog-an serbitzu berri bat eskaintzen dizuegu! Nahi dituzuen argazkiak blog-an esekiko aukera edukiko duzue! eta nola? ba behean eskuinean jarrita dagoen helbidera argazki guztiak bidaltzen.
Eyik aukera hau antolatu duena izan baita, eskerrak berarentzat!!
Ez ahaztu topaguneetako web orria bizitatzea, lotura bezala blog honetan ipinita daukazue.
Guztiak animatzeko, hemen doaz lau argazki hauek!!

IMG_0513IMG_0543IMG_0675.0PICT0025

miércoles, noviembre 15, 2006

Zorionak Saio!


Ene ama! Zer gertatu zaio gure Miss famatuenari? Aurpegia aldatu zaio, izan omen da gaur bete duen urtea, je je ? ala ez zaio 23 urtea gustatzen? Seguro baietz, ardo onaren moduan, gure "urologa" partikularra gero eta urterekin hobetuko dala! Dena den, zure Argizaiko lagunok zorionak opa dizkizugu! Ta urte askotarako potxola!!

María, María, abandona la soltería!!


"Ya se han casao, ya se han casao...Maritxu y Asier, ya se han casao..."
Bai, bai, ondo irakurri duzue, hau da aurtengo "exclusibetatik" importanteena! Pasaden larunbatean, azaroaren 11n, Maritxu eta Asier ezkondu egin ziren!! Eta pillatu ditugu, argazkian ikusten denez. 12:30ean Urretako parrokiara hurbiltzen hasi ziren, ordu batetarako dena prest egoteko asmoz; eta tradizioak markatzen duenaren kontran, ez genuen emaztegaia itxaron behar izan, zeremonia garaiz hasi zen. Oso zeremonia polita eta hunkigarria bizi genuen, barre eta negar eginez , eta Argizaiko batzuk koruan ere parte hartzen. ("love lift us up where we belong...je je).
Bukatu ondoren "lunch" bat egon zen, eta geroago gonbidatuak Dimako "Axpe Goikoa" izeneko jatetxera joan ziren eguna ospatzen jarraitzera.
Txoritxo batek esan dit gauean parranda ederra bota zutela ere, eh?
Beno, gure "exclusiba" goxoago egin nahi izatekotan, badakizue, modelitoak komenta itzazue, kotilleoak, eta argazkiak ere gustora jasoko ditugu!
Zorionak bikote, ta oso ondo pasa Vietnamen!!!

jueves, noviembre 09, 2006

Azaroa: "Por un ocio de calidad para todas las edades"

Dentro de la campaña "12 meses, 12 causas" que llevan a cabo las azkarrak de Argizai, este mes de noviembre os proponemos el lema "Por un ocio de calidad para todas las edades". Nuestras chavalas, haciendo un análisis de la realidad que les rodea, han visto un déficit en recursos de diversión que ofrece su pueblo. A pesar de que ellas perciben ese déficit en recursos para sus edades, nos hemos propuesto analizar las ofertas de ocio para el resto de ciudadanos y ciudadanas también. Los corchos están ya colocados en las tres parroquias, con lo que os proponemos expresaros libremente en ellos y aportar lo que veáis oportuno sobre esta causa. En azkarrak seguiremos trabajando elaborando encuestas para diferentes grupos de edades, y una vez recojamos datos, elaboraremos un escrito oficial al Ayuntamiento con los resultados de nuestro estudio. Os iremos informando de cómo va la cosa, así que sólo os falta colaborar en los paneles, que también hay que motivar a las chavalas a seguir currando en esto, no? Eskerrik asko!

jueves, noviembre 02, 2006

12 hilabete 12 arrazoi

Azaroa Abendua

















Aupa lagunok!
Izenburuagatik, "12 hilabete, 12 arrazoi" kanpaina laster hasiko dugula jakingo duzue, baina aurten berriak daude!! Nahiz eta Saioak pasaden urtean primeran egin zuen , aurten oporrak emango dizkiogu kontu honetan!
Pasaden asteburuan azkarreen batzarrean empresaren helburua guztion artean aukeratu behar izan genuen. Nahi genuena, ospilatetan haurrentzat eta adindunentzat animazio saioak egitea zen, baina hau hain zaila dela ikusiz gero, beste helburu bat aukeratzeari ekin genion. Eta momentu horretan heldu zitzaigun inspirazioa!! "12 hilabete, 12 arrazoi" kanpaina antolatzea; honek, hilabete bakoitzean, gizarteko arazo bat lantzeko aukera emango digu, batzuetan bakarrik informazioa lantzen, eta beste batzuetan elkarteekin harremanetan jartzen, edo mobilizazioetan parte hartzen, etab... Azkarrei proposamena asko gustatu zitzaien, eta asteburu honetan bertan lehenengo lemarekin hasiko gara; laster jasoko dituzue gure blog-an honi buruzko hamaika berri!! Eskerrik asko!

Trebeen konbibentziak!!



Este pasado fin de semana, nuestros y nuestras Trebeak de Argizai han estado de convivencias en la casa del Puerto Viejo de Algorta. A las 9 de la mañana del sábado se vieron las caras en Urreta, dispuestos y dispuestas a arrancar tras comprar el pan, coger algo de material, y realizar los típicos preparativos de última hora... Una vez se situaron en la casa, a las 11 comenzó el trabajo duro, concretamente con una actividad consistente en hacer un diagrama "de quesito" para valorar en que gastan ellos y ellas las horas de su preciado tiempo. Les dieron las 13:30horas, (suponemos que con algún descansito por medio, eh?...je je),y empezaron a preparar la comida; menú del día :lomo con puré . Despues de comer,fregar,recoger y descansar, llegaron Sheila y Mónica y comenzaron el trabajo de la tarde: reflexionar una especie de raid en el Puerto Viejo. A las 6:30 terminaron la actividad y se pusieron a preparar la merienda y ultimar los detalles del album de fotos que le preparon a David como regalo.Fotos de todos y todas las que han pasado por sus manos desde azkarrak hasta ahora; esto y una sudadera ha sido la manera que ha tenido la rama de darle las gracias por todo y despedirse de él como monitor. El albúm les llenó de recuerdos de los viejos tiempos, de los nuevos, y de tanta gente que ha pasado con la que ahora se ha perdido el contacto... A las 8 llegó otro momento emotivo, Shelia deja el grupo, y entre muchas lágrimas le envolvieron en un cariñoso agur eskaut! Después vino la otoitza, que fue muy bonita y acogedora (y algo larga también, eh?...) donde Javi aporto su gran granito de arena. Tras esto llegó la cena, una duchita, y la velada. El domingo a la mañana, Mónica y Jon se fueron pronto a sus respectivos partidos (qué chicos y chicas tan deportistas tenemos...) mientras el resto aprovechaba para estar un ratito más en la cama (retiro lo anterior...). Después de comer un gran desayuno preparado por los maravillosos monitores de la rama (sobreprotegéis a vuestros chavales y chavalas, asumidlo, han crecido!), se hizo una puesta en común de todo lo reflexionado en el raid el día anterior, mientras se hacían posturitas en el Twister (a ver chicos y chicas, esto hay que explicarlo..). Luego vino un paseíto por Algorta y vuelta a casa a limpiar y preparar la comida.Otra ves unos espaguetti preparados por Edurne y David (pero bueno, esto que es??!!). Aquí terminaron estas convivencias, con una sensación muy positiva, muchos momentos emotivos, despedida de Shelia, David, bienvenida a Edurne como nueva "única monitora de la rama"...y un montón de ilusiones en el futuro prometedor que les espera! ZORIONAK TREBEAK!!
Eskerrik asko a Lorea por toda la información que me ha pasado y por las fotos; de todas formas, anécdotas, cotilleos... o lo que queráis será bienvenido en la sección de comentarios. Anima zaitezte idazten!!

martes, octubre 31, 2006

Estilo berria!!

Kaixo lagunok!
Ikusten denez, blogaren estiloa aldatu dugu! Iker informatiko-jenio bat bihurtu ote da bapetean...? Ni ere hori egiteko gai izango nintzateke (jeje), baina ez da nire meritoa izan, Manurena eta Eyirena baizik. Biek, bakoitzak bere kabuz, bere laguntza ezkaindu zidaten blogaren estiloa ahalik eta egokien jartzen; eta momentuz, horrela utzi dugu blog-a. Hurrengo egunetan jarraituko dugu aldaketak egiten, kolore gehiago jartzen... argazkiak ere jarriko ditut, Eyik erakutsitako programa baten bidez. Ideiak, eztabaidatzeko gaiak, edo nahi duzuena onartzen da!! Ea blogari bizitza ematen diogun, kontadorea 5.000an jarri beharko dugu, eh? Eskerrik asko Eyi eta Manu!!! Agurrrrrrrrrrrrrr.

lunes, octubre 23, 2006

Gazte - diskoteka!!


Galdakaoko udal frontoian jaia hasi da! Urriaren 21ean izan genuen gure Gazte diskotekaren lehenengo festa. Pasa den kurtsoan Argizaik antolatzen dituen proeiktuekin alkol-gabeko diskoteka animatzen hasi ginen, arrakasta izugarria lortuz, nahiz eta bakarrik behin ireki genuen! Aurtengo lehenengo esperientziak ere ez digu hutsik egin; talde desberdinetako lagun batzuek lagundu ziguten dena prestatzen eta han bertan lan egiten ere.
Baina han egon ez ginenontzat, animatzen dizuegu zuen esperientzia kontatzen. Zenbat jende joan zen, zelako giroa zegoen, zelan egin zenuten lan, nork egin zuen lan bakoitza, etab...
"hizkimizkiak" ere gustatzen zaizkigu, eh?
Argi dago hurrengo hilabeteetan bide honetan jarraitzen saiatuko garela, gauzak gero eta hobeto egiten gure diskotekan!
Animo lagunok, ta esker mila Argizaik antolatutako ekintza honetan parte hartu zenuten guztioi, eta topaguneetan lan egiten duten langileei, gauzak primeran prestatu baitzituten, eta dena hain erreza ipintzeagatik !! BETI PREST

Mila esker!


Jakingo duzuenez, orain direla aste batzuk, Edurnek Urretako bulegoan kutxa bat utzi zigun, material didaktikoarekin betetzeko asmoz. Pasaden astean, Luisek, Edurneren lagun batek, eraman zuen material guztia Peruko eskola batzuetara (egia esateko ezin izan zuen guztia eraman hainbeste izateagatik!! baina bidaliko diogu falta dena); Luis, Perun lan egiten duen erakunde bateko kide bat da, eta proiektu bat antolatzen du garapena eta gizarteratzea bultzatzeko hango sektore behartsuenetan.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztioi, bereziki Argizairi, kurtso hasierako jaiko txoznan bildu zen diruarekin erositako materialagatik, eta baita Ametsak taldeari eta Nestorri (Cáritas) ere haien laguntzagatik.
Informazio gehiago nahi izatekotan, "Fe y alegria" izeneko erakunde honen web orria uzten dizuet.
www.feyalegria.org
Eskerrik asko!

jueves, octubre 05, 2006

Kurtso hasierako jaia!!

Kurtso berriari ekin diogu! urtero legez eta tradizioari jarraituz, EEBtik proposaturiko asteburuari eutsi diogu; horrela, Argizai Eskaut Taldeko kurtso hasierako jaia urriaren 7an, larunbata, izango delarik.
Dena prest egongo da goizeko 11etan hasteko, eta 13:30ean bukatuko dugu. Ekintza guztiak Lehendakari Agirre plazan, eguraldi ona egitekotan, edo Urreta parkeko arkupeetan euria eginez gero, antolatuko ditugu.
Aurten, joku tradizionalak gogora ekarriko ditugu! Tailerretan zibotak eta txapak apainduko dira, baita malabareak egingo ere; txikienek, aurpegia margozteko aukera eukiko dute!
Bigarren zatian, hauekin ez ezik, beste joku tradizionalekin ere jolastuko dugu, eta joku hauen gaineko informazio interesgarria irakatsiko digute!
Eta gose edo egarri bazara... , pasa zaitez gure txoznatik!!
Guzti hau , eta ustekabe gehiago... larunbatean gure jaian! han elkar ikusiko gara!

Hemos empezado un nuevo curso! como todos los años, siguiendo la tradición, y aceptando el fin de semana que nos proponen desde EEB, Argizai Eskaut Taldea celebrará su fiesta de inicio de curso el sábado 7 de octubre.
Todo estará preparado para empezar a las 11 de la mañana, y terminaremos sobre las 13:30. Las actividades se van a celebrar en la plaza Lehendakari Agirre si hace bueno, y en los soportales del parque de Urreta en caso de que llueva.
Este año, reviviremos los juegos tradicionales! En los talleres decoraremos peonzas y chapas, haremos malabares...; los más pequeños y las más pequeñas tendrán la opción de pintarse la cara también!
En la segunda parte de la fiesta, jugaremos con los juegos que hemos decorado y con otros muchos más, además recibiremos información interesante de todos ellos!
Y si en algún momento te entra hambre o sed.... pásate por nuestra txozna!!
Todo esto y muchas sorpresas más, el sábado a las 11 en la fiesta... hasta entonces!

"El silencio de las piedras"



Ostiral honetan (urriak 6), Indautxuko Karmengo areto nagusian, "El silencio de las piedras" izeneko filma ikusteko aukera edukiko dugu. "El silencio de las piedras" eskultismoari buruz egindako lehenengo lana da, eta Gredosen eskaut batzuen esperientzia kontatzen digu. Jesus Manuel Rubio izan da dokumental honen zuzendaria (trailerra ikusi nahi baduzue, hemen daukazue link-a).
http://www.piedrasobrepiedra.com/silencio/trailer.htm

Arratsaldeko 7retan hasiko da emanaldia, eta filma bukatu ondoren, hitzaldi murritz batean parte hartuko dugu. Eskubeltzeko Mikel Condek kontatuko digu momentu horretan bere esperientzia!!
Ekitaldia monitore, gurasoak eta trebeentzat antolatuta dago, eta Argizaiko guztiok, Maximo Moreno musika eskolan gelditu gara 17:45ean batera joateko . Anima zaitezte!

martes, octubre 03, 2006

Berrizeko konbibentziak!

Urtero egiten dugun moduan, aurten ere konbibentziekin ireki dugu kurtsoa. "Iniciación Cristiana" eta Argizai Eskaut Taldekoak elkartu gara Berrizeko aterpe batean irailaren 30ean eta urriaren 1ean, gure programazioak eta egutegiak osatzeko asmoz, eta baita Galdakaoko sektoreko kontu batzuetaz aritzeko ere.
Horretarako, larunbat goizean "grupos de referencia"-ko lagun batzuk batu zitzaizkigun.

Argizain lan asko egin ondoren (animazio taldeak egindako aurreko lana ahaztu barik), erabakita utzi ditugu adar bakoitzeko monitore arduradunak. Horrela izango da banaketa :
- Koskorrak (8-10 urtekoak): Yayone, Mikel eta Eneko.
- Kaskondoak (10-12 urtekoak): Josu, Edu eta Nekane.
- Oinarinak (12 - 14 urtekoak): David eta Amaia.
- Azkarrak (14-16 urtekoak): Naiara eta Iker.
- Trebeak (16 - 18 urtekoak): Edurne.
- Gurasoak: Rakel
- Asabak: Edurne
Dena den, behar izatekotan, Saioa, Lourdes eta Rakel koskorrei, Itziar azkarrei, eta Javi azkarrak eta trebeei laguntzeko prest egongo lirateke.

Bestalde, bakoitzaren kargu edo komisioa ere erabaki genuen; beraz, aurtengoak hauek izango dira.
IDEOLOGIKOAK
- Koordinatzailea: Rakel
- Fede aukeraren arduraduna: Yayone
- Herri aukeraren arduraduna: Saioa
- Heziketa aukeraren arduraduna: Naiara
- Kontsiliarioa: Javi
TEKNIKOAK
- Idazkaria: Eneko
- Kotxeko arduraduna: Edu
- Materiala: Amaia eta Nekane.
- Sektorea: Josu.
- "Consejo Parroquial"-a: Edurne
- Ekonomia eta Udaletxea: Itziar
- Blog-a: Iker

Hurrengo egunetan jarriko dizuet kurtsoaren egutegia, momentuz, hau da guztia!!

domingo, octubre 01, 2006

Blog berriari hasiera ematen diogu!!




Atzean geratu dira kanpamendua, Aste Nagusia, Gorbeia...;kurtsoa hasi da, eta honekin, gure blog berriaren hastapena ere! Gure taldean gertatutako informazioren bila aritzeko ez ezik, iritziak, usteak edo bitxikeriak ere emateko izango da gune hau.
Aurten, ni (Iker) izango naiz blogaren eratzailea, baina lehen esan dizuenez, guztion parte-hartzearekin egiteko asmoa daukat.
Ez dugu pasaden urteko Begoren lana ahaztu nahi, eskertzen diogu aurreko blogarekin egin zuen guztia, eta espero dugu hona ere bere "harri-koskorra" ekartzea!
Eta hitzaurre hau egin ostean, bakarrik falta zait animoa ematea guztioi datorkigun kurtsorako; BETI PREST!!

Atrás ha quedado el campamento, Aste Nagusia, Gorbea...; ya ha empezado un nuevo curso, y con él inauguramos nuevo blog! La intención es que sirva de espacio informativo de todo lo que acontezca en nuestro grupo, y además pueda ser también un lugar donde contrastar opiniones, propuestas o sensaciones de la gente.
Este año yo (Iker) me encargaré de dinamizarlo, pero como ya he comentado, la intención es que haya participación de todas y todos.
No queremos olvidar el trabajo que realizó Bego con el blog del año pasado. le agradecemos toda su colaboración y esperamos que pueda aportar aquí también su "granito de arena"!
Y después de esta introducción, sólo me queda desearos a todas y todos mucho ánimo con el curso que empezamos; BETI PREST!